2018-05-11

3 URTEKOEN BISITA

Atzo, maiatzak 10, gure gelara 3 urteko  gelako neska-mutiltxoak etorri ziren. Hilabete honetan dilista eta babarrun haziekin esperimentatzen aritu dira, eta egindako lana gurekin konpartitu nahi izan dute.

Egindako lana azaldu ondoren, olerki eta abesti polit bat abestu ziguten.


ESKERRIK ASKO!


2018-04-27




ZENTRAL NUKLEARRAK: CHERNOBYL



Nahiz eta zentral nuklearretatik energia asko lortu,hauek oso arriskutsuak dira. Chernobylen eta Fukushiman gertatutakoa bideo batean ikusi genuen. Jendea hil zorian, zaurituta, milaka pertsona ihes egiten… irudi latzak eta gordinak ikusi genituen.
Erradioaktibitatea ez da ikusten, baina bere kalteak luzaroan irauten dute eta hainbat kilometroetara eragina du.

Chernobyleko hondamendiari buruzko abesti bat ikasi dugu, euskarara pasatu eta txirularekin jotzeko  partitura ikasi dugu. Abestia Huns & Dr. Bekeren “Ghost town” da. 

EPELE PLANTARA IRTEERA


BERGARAKO EPELE PLANTA

Apirilaren 12an, gure proiektuari bukaera emateko, Bergarako Epeleko konposta plantara, Oñatiko garbi gunera eta Natur eskola joan ginen. 

Bergarako Epele plantan, Debagoieneko hondakin organikoak jasotzen dira, gero konposta egiteko. 





Ondoren, Oñatiko garbi gunera joan ginen. Bertan edukiontzi handi batzuk erakutsi zizkiguten, denak material desberdinak zituzten: egurra, metalak, etxeko tresna elektriko eta elektroniko, altzariak, spray etab. 





Arratsaldean,Oñatiko Natur eskolan, paper birziklatua egin genuen. Nola egin papel birziklatua? 

1.- Hasteko, egunkari zaharrak zatitu, ura, tenperak eta irabiagailuaren laguntzaz ore trinko bat prestatu. 

2.- Ondoren egurrez egindako laukietan zabaldu. 

3.- Jarraian ola baten laguntzaz, orea ondo zapaldu eta esponjarekin ura zurrupatu. 

 4.- Bukatzeko sikatzen utzi eta egun batzuetara listo, gure papel birziklatua eginda dago.















2017-11-16

5 eta 6.mailakoak Zuhatzara joan ginen. Hemen egun horietako kronikak...

ZUHATZAKO
KRONIKA

Irailak 20, 21 eta 22an Zuhatzan egon ginen eskolarekin. Autobusean joan ginen. 45 minutu irauten du bidaiak eta gero itsasontzia hartu genuen irlara heltzeko. Irlan ur kirol asko egin genituen, adibidez: Optimist, Piragua, Pedalo, Windsurf eta Arraun. Oso ondo pasatu nuen ekintza horiek egiterako orduan.

5. eta 6. mailakoak joan ginen. Lehenengo egunean optimist egin genuen. Ni bikoteka Irunerekin izan nintzen.

Bigarren egunean esnatu orduko gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta gero ur ekintza bat egin genuen ni pirauan ibili nintzen Irunerekin. Piraguan ibiltzetik irten ginenean arropa aldatzera joan ginen bazkaltzera joateko, bazkaldu ondoren beste ekintza batzuk egin genituen. Nik pedalo egin nuen Iraiarekin, Irunerekin eta Leirerekin. Oso ondo pasatu genuen eta gero askaldu genuen, askaldu eta gero pontonera joan ginen pontonean oso ondo pasatu nuen. Gaua heldu zenean sua egin genuen eta Aiora, Iraia, Irune, Leire, Irene, Malen, Maialen, Silvia, Maddi eta nik dantza bat egin genuen. Dantza egin eta gero lotara joan ginen.

Hurrengo egunean esnatu ginen arropa jantzi  eta gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta gero etxoletara joan ginen maleta egitera.
Maleta egiten bukatu genuenean jantokiaren ondoan utzi genituen eta ur ekintza bat egin genuen, nik Windsurf egin nuen. Ur ekintzak bukatu genituenean maleta hartu eta itsasontzira joan ginen eta gero autobusa hartu genuen eta Eibarrera joan ginen.

AUPA ZUHATZAJ




ZUHATZAKO KRONIKA

 6. eta 5. mailakoak, Arabako irla batera joan ginen Irailaren 20an. Autobusa 10etan hartu eta  Zuhatza irlako kaira abiatu ginen, han txaleko batzuk eman zizkiguten eta itsasontzi baten sartu ginen.

 Irlan geundenean 5. mailakoei itxaron genien eta bide bat jarraituz bakoitza bere etxolara sartu zen eta lo zakua ohe gainean utzi genuen, gero denbora librea eduki genuen. Bazkaltzeko ordua heldu zen, eta ur kirolak egin genituen ondoren. Nik pedaloa egin nuen eta irlako ura edan genuen gainera, lehenak gelditu ginen. Gero afaldu eta hamaiketan lotara joan ginen.

Hurrengo goizean gosaldu eta ur kirol gehiago egin genituen, oraingoan nik arrauna egin nuen eta lantxa modukoa zen. Bazkaldu eta gero ur kirol gehiago egin genituen Diegorekin piragua egin nuen haize asko zegoen eta orduan oso zaila zen. Gero merienda jan genuen. Jolas librearen ondoren afaltzera joan ginen lotara hamaika eta erdietan joan ginen.

Goizean maletak egin eta gosaltzera joan ginen. Ur kirolen ondoren bazkaldu eta etxerantz joan ginen.

Oso ondo pasatu dut Zuhatzan, batez ere ur kiroletan.







ZUHATZA... BIGARREN KRONIKA






IRTEERA JOAN AURREKO IRITZIAK

Datorren asteko, asteazkena, osteguna  eta ostiralean urtero bezala eskolarekin irteera bat egingo dugu, aurten  Zuhatzako aterpetxera.
Zuhatza Araban kokatuta dago. Irla bat da, Ullibarri-Gamboaren urtegian  dago.
Esan digute , Zuhatzan, Wind-Surf, Kayak, pedalon,eta horrelako gauzak egin ahal ditugula, ze ondo!! Hurrengo asterako eguraldi aldaketa ematen dute ( onerako), hori espero dut nik, ze ez da berdina uretako kirolak egin eguraldi onarekin ala txarrarekin.
Maleta prestatzen ere hasi beharko naiz, eta zer sartuko dut?
Lo zakua, kamisetak, prakak,lotzeko txankletak  ,…. Eta ahaztu gabe  bainu jantzia. Bainu jantzia atera dudanean Laredoko itsaso usaina zeukan, ummm…. Gainera lo zakua nire izebak utzitakoa da, eta lo zaku hori oso potoloa da, espero dut gauen ez egitea bero asko …. Lo zakua oso handia denez bere poltsatxoan eraman beharko dut. 
Lo-gelan norekin izango garen esan digute, ni:Diego,Malen,Eneko,Unax,Maddi eta Maialenekin naiz.
Irrikan nago Zuhatzara joateko.


 KRONIKA



IRAILAK 20, 1. EGUNA:
Ni goizeko 8:30ean esnatu nintzen, autobusa 10:00etan genuelako. Esnatu eta segituan gosaltzera joan nintzen, umm ze goxoa zegoen kola-kao hori…. Ondoren arropa janzten hasi nintzen. 9:30etan etxetik  nire aitarekin atera nintzen Ego-Gainera joateko. 10:00etan autobusean igo ginenean Maddi, Maialen, Malen eta Mikelekin eseri nintzen, azkeneko eserlekuan. Ullibarri-Gamboaren urtegira 11:00 inguruan heldu ginen. Han itsasontzia hartu genuen. Zuhatzara heldu ginenean oso polita iruditu zitzaidan, natur, paisaia ikusgarria zen.Gero elkargunera joan ginen denok elkartzeko, han bakoitza ze lo-gelatan  eta norekin izango zen esan ziguten. Ni, Maddi,Maialen,Malen,Unax,Diego,Eneko,Nahia Z, Mariam, Binetou, Markel C eta Mikel L-rekin nintzen. Ondoren gure logelan gauzak utzi eta bazkaltzera joan ginen, gainera ni arduraduna, ze ondo!!!! Bazkaltzeko zegoen: lehenengo platera: dilistak, bigarrena: saihetsa piperrekin, eta postrea: izozkia.
Bazkaldu ondoren berriro elkargunera joan ginen, arratsaldea prestatzera, bakoitzak uretako kirol bat egin behar zuen, nik Wind Surf. Lehenengo nola egiten zen azaldu ziguten, eta gero…. Uretara!! Ura pixka bat hotza zegoen baina guk neoprenoa geneukan.  Wind Surfa oso polita iruditu zitzaidan. Bukatu ondoren sikatu eta bokadiloa bat eman ziguten. Bokadiloa oso goxoa zegoen. Bokadiloa bukatu genuenean, pontoira bainatzera joan ginen, ura pixka bat hotza zegoen. 19:00ak inguru dutxa bat hartu eta 20:30ean afaltzera joan ginen. Zer jan genuen jakin nahi al duzue?..... Makarroiak, san jakoboak eta jogurta. Afaldu ostean 3.zelaikoak asmakizunak, istorioak,… kontatzen hasi ginen. 23:00etan ohera joan ginen. Gauean nik sukarra izan nuen.
IRAILAK, 21
2.EGUNA: 
Goizeko 8.15ean nire inguruko  begi guztiak zabal zabalik zituzten. Goseak amorratuta gosaria amen batean jan genuen.Gosaria goxo-goxoa zegoen. Ondoren bakoitzak goizean ureako zein ekintza egingo zuen erabaki genuen, nik pedaloa egin nuen, Saioa, Miren eta Marwarekin batera. Pedaloan Oier maisua ume txiki bat izango balitz bezala, plisti-plasta hasi zitzaigun, uff…. Ze barre!!!  Busti- bustita.
Bazkaltzeko arropa aldatu genuen. Menuan, lehenengo platera: Fideoa, Bigarrena: Arraina? Uste dut arraina zela. Postreaz bai gogoratzen naiz, platanoa izan genuen Sabela beterik arratsaldean zer egin pentsatu genuen.
Arratsaldean Nahiarekin batera optimis egin nuen. Bainu jantzia jarri eta optimist egitera!! Hasteko nola egiten zen azaldu ziguten,eta ikasi genuen guztia praktikan jarri genuen uretan.Hasieran nik neraman timoia eta Nahiak oihala. Bide erdian aldaketa egin genuen. Oso polita iruditu zitzaidan haizeak eramaten gintuelako. Haizeak oso gogor jotzen zuenez azkar joaten ginen.Hotza pasa nuen, baina bizipen polita iruditu zitzaidan. Bukatzerakoan pontoira bainatzera joan ginen, ez dakizu ze hotza egiten zuen hor, baina bestela ondo.
Bainatu ondoren dutxa bero-bero bat hartzea erabaki genuen. Ze ondo geunden hor dutxa bero horren azpian. Bukatu ondoren, aldatu eta jolastera joan ginen. Gu, neskak dantza bat prestatuta genuenez, entrenatu eta hobetzera joan ginen. Dantzatzeko izkina batera joan ginen, eta bat-batean neska nagusi batzuk ikusten eta txalotzen hasi zitzaizkigun.
20:30ean afaltzera joan ginen, afaria porru patataz osatuta zegoen, bigarren platera haragia eta postreaz ez naiz gogoratzen. Nik sukarra eduki nuen baina oso ondo sentitzen nintzen. Afaldu ostean sua egin genuen, dezente kostatu zitzaigun  baina lortu genuen. Han dantzak, txisteak, istorioak, asmakizunak, eta denetik izan zen. Oso momentu polita iruditu zitzaidan. 23:00etan denok ohera joan ginen. Ohe barruan sartu eta terapia pixka bat egin genuen, 00:00ak arte. Denok isildu eta ohean lo seko gelditu nintzen.

IRAILAK 22,
AZKENEKO EGUNA:
Goizean esnatu bezain pronto nire ondoko lagunei begiratu nien ea esnatuta zeuden. Denak esna eta baxu-baxu hizketan hasi ginen. 8:30ean arropa jantzi,  lo zakua gorde eta gosaltzera joan ginen, gure azkeneko gosaria zen, ze pena… Ondo-ondo gosaldu eta uretako kirolak egiteko prestatu ginen, ni piraguara joan nintzen.
Hasieran Maialenekin batera izan behar nintzen baina gero aldatu zidaten eta bakarrik jarri zidaten. Hasieran pixka bat  triste nengoen, baina gero pozik jarri nintzen esan zidatenean kantsatuta baldin banengoen berak( maisuak) lantzan eramango ninduela. Piraguatik atera ginenean aldatu eta bazkaltzeko prest jarri nintzen. Bazkaldu baino lehenago denok batera argazki bat atera genuen.Bazkari goxo-goxoa jarri ziguten. 14:15ean inguru zirenean jangelatik irteten hasi ginen,14:30ean itsasontzia zain genuelako.Triste triste itsasontzira igo eta Zuhatzatik joan ginen. 15:00etan  autobusera igo eta…. EIBARRERA!!!    
  

ZUHATZA.....







ASTEAZKENA



Asteazkenean Ego-gain autobus geltokira joan nintzen. Autobusean Markel Lopezekin eseri nintzen, bidaia oso ona izan nuen pelikula eta paisaia ikusten.
 Zuhatzara heldu ginenean aldapa erallllldoia zegoen. Behera jaitsi eta heldu ginenean itsasontzi bat zain zegoen. orduan 6. mailakoak sartu ginen eta hurrengo tandan 5. mailakoak etorri ziren. Itsasontzitik jaitsi eta gero gure kanpamendura joan ginei, gero gure txabolak erakutsi ziguten 2 kanpamendu zeuden 3a eta 4a ni hiruan nengoen niretzat hirua onena zen zeren eta dutxak, komunak, futbolean jolasten ginen zelaia… hirugarren kanpamenduaren ondoan zegoen.
Komunak, dutxak, futbol zelaia… ikusi eta gero maleta gure txabolan utzi genituen eta jatera joan ginen.
Jan ondoren jolas librea eduki genuen, jolastu eta gero aldatu ginen eta uretako ekintzak egin genituen. Ur ekintzak egin genituenez oso kantsatuta geunden orduan aldatu ginen eta afaldu genuen afaria oso ona zegoen.
Afaldu eta gero jantokiko zelai aurrean jolastu ginen oso ondo pasatu nintzen baina gero lo egiteko ordua heldu zen, baina gera txabolan ez ginen lokartu itz egiten jarraitu ginen eta ordu batetaraino ez ginen lokartu edo gehiago.

OSTEGUNA

Esnatu ginenean oso kantsatuta geunden jantzi eta gosaltzera joan ginen gosaria oso goxoa zegoen gosaldu eta gero uretako ekintzak egin genituen, ekintzak bukatu ondoren bainu bat hartu genuen. Bainu freskagarri hori eta gero bazkaltzera joan ginen, bazkaria oso gozoa zegoen. Bazkaldu ondoren uretako ekintzak egin genituen
Oso ondo pasatu nuen. Uretako ekintzak egin eta gero aldatu ginen futbolean jolastu ginen eta afaltzera joan ginen. Afaldu ondoren jolastu ginen eta ondoren sute bat egin genuen. Gaua heldu zen eta lo gelditu ginen.

OSTIRALA
  
Ostiralean esnatu ginen eta gosaldu egin genuen eta uretako kirolak egin genituen nik frontoira joan nintzen, ondoren jolas librea genuen eta jatera joan ginen. Jan ondoren maleta prestatu eta itsas ontzian sartu ginen eta autobusera joan ginen, autobusean Eibarrera joan ginen.